XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

70. AZPITALDEA: SALGAI, PRODUKZIO PROPIO, ZERBITZU, ETAB.EN SALMENTAK

Azpitalde honen egitura honako hau da:

70. Salgai, produkzio propio, zerbitzu, etab.en salmentak

700. Sagai-salmentak

701. Produktu bukatuen salmentak

702. Produktu erdibukatuen salmentak

703. Subproduktu eta hondarren salmentak

704. Enbalaje- eta ontziki-salmentak

705. Zerbitzu-prestazioa

708. Salmenta-itzulketak eta antzeko eragiketak

709. Salmentei buruzko rappelak

70. azpitaldeko kontu hauek enpresa bakoitzak burutzen dituen ekintzen ezaugarrietara egokituko ditu, ekintza hauei dagozkien definizio zehatzak emanez.

Balorazio-arauak:

Ondasun-salmentak kontabilizatzean arau hauek hartu behar dira kontutan:

- Salmentak zergarik gabe kontabilizatu behar dira.

Salmentengatiko gastuak, enpresaren kargurako garraioak barne, 6. taldeko dagokion kontuan kontabilizatu behar dira.

- Fakturan egiten diren deskontu guztiek salmentari dagokiona baino zenbateko txikiagoa suposatzen dute.

Goiz ordaintzeagatiko deskontuak, fakturan adierazitakoak ala adierazi gabeak, 665. kontuan kontabilizatu behar dira.

- Eskaeren bolumen handiagatiko deskontuak, fakturan adierazitakoak izan ala ez, 709. Salmentengatiko rappelak kontuan kontabilizatu behar dira.